Geltoki

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Nafarroa Garaia
Hasiera data:
2019ko ekainaren 11
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Nafarroa Garaia
Herria:
Iruñea
Biztanle kopurua:
201 653 biztanle

Bidaia honetan, autobus geltokiko txarteldegi zaharrak eta kafetegia eraldatu eta bertan Ekonomia Solidarioa ezagutarazteko gune bat sortzearen alde egitea da asmoa. Egun, Ekonomia Solidarioa osatzen duten errealitate sozial eta kulturalak ikustarazteko toki bat da. Gutxi batzuen onurarako baizik ez den ekonomiaren alternatiba gisa, kontsumoan eta baliabide naturalen esplotazioan oinarriturik dagoen ekonomia ereduari aurre egiteko, Ekonomia Solidarioa bultzatu nahi dugu: pertsonak, haien hazkuntza, integrazioa eta garapena lehenesten dituen ekonomia eredu jasangarria, mundu hobeago bat garatzeko.

Argazki galeria

1.Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Duela zazpi urte, Iruñeko udal talde sozialistak egindako proposamenarekin, mozio bat onartu zen, autobus geltoki zaharrean proiektu hori martxan jartzeko. Urte hauetan ez dugu etsi, eta lanean jarraitu dugu mozio hura egia izan zedin. Eta legealdi honetan, Udal Gobernua osatzen duten taldeek proiektu honen aldeko apustu sendoa egin dute.

Martxoaren 6an, Iruñeko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak autobus geltoki zaharreko beheko solairuko zati baten kudeaketa eta ustiapena adjudikatu ondoren, aurrera doa Geltoki proiektuaren bidaia; duela zazpi urte hasitako proiektua da, REASen parte hartzen duten erakunde batzuek abiarazia, zertarako eta ekonomia solidarioa Iruñeko eta Nafarroa osoko herritarrei ezagutarazteko.

2. Proiektuaren helburu orokorrak

Geltoki proiektuaren helburuak dira ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea, autosufizientzia ekonomikoa garatzea eta ehun soziala sustatuko duen ekimen ireki eta plural bat eraikitzea.

3. Proiektuaren deskribapena

Hiriko erdigunean 1.000 metro koadro dituen gunean ekonomia bidezkoago bat bultzatzea.

  • Alternatiba desberdinen informazio gune eta erakusleihoa
  • Feria, erakusketa, aurkezpen eta aktibitate askotarako gune lagapena
  • Gai konkretuetarako aldizkako kanpaña
    • Tokiko elikagai ekologikoen salmenta, artisauak eta bidezko merkataritza.
    • Bigarren eskuko produktuak, artisautza, liburuak…..
  • Erakusteko eta erosteko gunea.
  • Taberna, kafetegia eta ostatua :
    • Tokiko elikagai ekologikoen salmenta, artisauak eta bidezko merkataritza.
    • Artisau garagardoa eta irabiatuetan espezializatuak
    • Elikadura ikastaroak, produktuen eta ekoizleen aurkezpena.

4. Zein herritar kopururi eta multzoari eragiten dion proiektuak

Iruñear eta nafar guztiei.

5.Faseak eta ekintza planak

  • Lehenik eta behin Ekonomia Solidarioaren Forotik bultzatu zen ekimena.
  • Ondoren berritze lanak etorri ziren
  • Ondoren lizitazioaren deialdia.
  • Prozesu horri esker, aurreko astean, Iruñeko Udaleko Gobernuko Batzordea autobus geltoki zaharraren ustiapena eta kudeaketa Geltoki Iruña elkarteari emateak onartu zuen.

6. Parte hartu duten eragileak

Urte hauetan, erakunde eta norbanako askok hartu dugu parte proiektua lantzeko eta hedatzeko orduan. Bakoitzaren ezagutzarekin eta eginbeharrekin proiektua aberasten joan da pixkanaka. Elkarlaneko esperientzia izan da,  proiektua nola garatu nahi dugun argi uzten duena, erakunde desberdinen eta norbanakoen arteko lana eta parte-hartzea sustatuz.

  • Iruñeko Udalak

Geltoki Iruña elkartea ondorengoek osatzen dute:

  • Nafarroako Ekonomia Alternatiboa eta Solidarioaren Sarea (REAS),
  • Traperos de Emaus Fundazioa
  • Nafarroako Nekazaritza Produkzio Ekologikoaren Kontseilua (CPAEN- NNPEK)
  • Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna Nafarroa (EHNE Nafarroa)
  • Nafarroako Elikagai Artisauen Elkarteak

Proiektuan beste erakunde eta pertsona batzuek ere parte hartzen dute kolaboratzaile gisa. Beraz, ekimena babesten duen oinarri sozial handia dagoela esan dezakegu.

Aldaketa ekonomikoaren alde egin nahi duten pertsona, enpresa txiki edo erakunde orok Geltokin dute aldaketa hori posible egiteko aukera.

7. Finantzabidea

Fiare banku etikoa eta TANTA erako finantzaketa kanpaina.

8. Emaitzak

Udalaren kontzesioan ezartzen denez, Geltoki Iruña elkarteak leihatilen gunea, kafetegia eta zona komunak erabiltzeko baimena izanen du, hau da, 900 metro koadroko tokia.

Txarteldegien eremuan ekimen kultural eta sozialak aurkituko ditugu. Produktu ekologikoen eta Nafarroako baratze eta soroetako produktuen erakusketa eta salmenta, artisau-lanak eta berreskuratutako objektuak, berrerabiltzeko prestatuak. Gune honek leihatilen azalera guztiaren %30 hartuko du.

Kafetegiaren xedea gastronomia jasangarria eta osasungarria bultzatzea izanen da. Horrez gain, balio kulturalak, soziologikoak, gastronomikoak eta onuragarriak landu nahi dira, produktu ekologikoez, Nafarroako barazkiez eta  0 kilometroko produktuez osatua, eta garaian garaiko produktu freskoei garrantzia emanda.

Zona komunak ibiltzeko eremu zentrala, komunak, eskailerak, biltegiak eta sarrera-irteerak dira gehienbat. Ekonomia solidarioa sustatzeko, laguntzeko eta zabaltzeko balioko du gune horrek. Arte zirkuitu konbenzionaletatik kanpo dauden artistentzako gunea ere izanen da, eta bertan erakusketak edo arte adierazpenak izanen dira.

Geltokia zabalik egonen da urte osoan, eta sarrera librea izanen du.

Kontaktua:
Geltoki
Telefonoa:
948 988 274 948 988 274
Helbidea:
Conde Oliveto Etorbidea 6, baxua | 31002 | Iruñea
www:
https://www.geltoki.red/eu/zer-da-geltoki/