Albisteak

2019ko lehen KONTSEILU NAGUSIA

Udalbiltza Partzuergoaren urteko lehen Kontseilu Nagusia burutuko da Oiartzunen (Gipuzkoa) ostiral honetan, hilak 25.

Hitzordua ostiralean izango da, hilaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan, Oiartzungo Liburutegian.

Gai-ordena honakoa izanen da:

  1. Aurreko Kontseilu Nagusiko aktaren onarpena.
  2. 2018ko urtearen balorazio orokorra.
  3. Abian dauden proiektuen berri eman eta 2019ko plangintzaren onarpena.
  4. 2019ko kuoten, aurrekontuen eta aurrekontuak gauzatzeko arauaren hasierako onarpena.
  5. Urteko lan egutegiaren onarpena.
  6. Lehendakariaren ebazpenen berri ematea.
  7. Herriko etxeen prozesuaren egoera: Sara, Azkarate, Liginaga, Izura, Uztaritze eta Ozazeren kasuak.
  8. Galderak eta iradokizunak.

Partzuergokide diren udal guztiei deia zabaltzen diegu ostiral honetako Udalbiltzako Kontseilu Nagusian parte har dezaten. Animatu eta egin zuen ekarpenak!

Albisteak