Iñaki Aizpuru Oiarbide, Itsasondoko alkatea: “Orain arte Itsasondorako egin duguna ondoko herrientzako baliagarria izatea nahi dugu”
Hiru urte daramatzate Itsasondon Hitzar energia komunitatearekin lanean. Emeki-emeki lortzen ari dira herriak duen energia-beharra herrian sortutako energiarekin asetzea. Orain arte ikasitakoa besteentzako lagungarria izan dadin, euren energia komunitatea inguruko herrietara hedatzea dute helburu, baita erronkak elkarrekin gainditzea ere.