'Udalbiltzan Bagabiltza'

'Udalbiltzan Bagabiltza' gogoeta prozesuaren azalpena

Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesuan 600 lagun inguruk parte hartu dute, gehienak hautetsiak baina baita hautesi ohi, gizarte eragile eta herriatarrak. Hautetsiak 201 herri eta 23 eskualde desberdinetakoak izan dira. Eskualdeka izan dira prozesuak, gehienetan 3 saiokoak; beste batzuetan buruz burukoen bidez. Guztira 50 saio eta 30 buruz buruko baino gehiago egin dira. Herrialdez herrialde, eskualdez eskualde.