Tokiko garapena

Lurralde garapena eta kohesio sozioekonomikoa

2012. urtean Udalbiltza Partzuergoak bere dinamika berreskuratu zuenean, Euskal Herriko udal hautetsien artean parte hartze dinamika bat abian jarri zuen. Ekimenak Udalbiltzaren lehentasunak definitzea zuen helburu. Prozesuaren amaierako batzarrean, 2013ko martxoaren 2an Donostiako Victoria Eugenia antzokian, milatik gorako udal hautetsiek emandako iritzien araberako ondorioak plazaratu ziren. LURRALDE GARAPENA ETA KOHESIO SOZIOEKONOMIKOA SUSTATZEA izan zen besteen gainetik aurreneko lehentasuna.

Euskal Herri osoaren lurralde garapena de kohesio sozioekonomikoa sustatu nahian, Udalbiltza Partzuergoak urrats ezberdinak eman ditu:

a) Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa erakunde autonomoa sortu du.

b) Euskal Herriari Begira aplikazio digitala sortu du. EHko diagnostiko dinamikoa dena.

c) Euskal Pirinioetan lan eta bizi tokiko garapenean ariketa praktikoa egin du.