Tokiko garapena

Euskal Pirinioetan lan eta bizi

Euskal Pirinioetan lan eta bizi ekimena tokiko garapenean denboran luzatu den ariketa praktikoa da. Fase ezberdinak izan ditu:

- Diagnostiko eta hausnarketaren lehen fasea 2001-2002an.

- Euskal Herri mailako Zuberoarekiko elkartasun ekintza: 2002ko diru bilketa.

- 2003-2012ko geldialdi behartua.

- 2013ko hausnarketa berria.

- 2014 eta 2015eko diru laguntzen deialdiak.

- 2015-2016 aukeratutako egitasmoen garapena.

Hala ere, bizirik dagoen neurrian, etorkizuna idazteke dago oraindik. Izan ere, egitasmoen balantzea, kontraste prozesua, ondorioak ateratzea eta etorkizunari begira proiektatzea aurre ikusten dugu 2017an.