Tokiko garapena

Euskal Herriari Begira

Euskal Herriari Begira aplikazio digitala da. Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia den Gaindegiaren ezinbesteko laguntza teknikoarekin sortu zuen Udalbiltza Partzuergoak 2013. urtean.

Zatiketa administratiboen gainetik, Euskal Herriaren errealitatea zenbakietan ezagutzea eta euskal herritarrei jakinaraztea du helburu. Mapa batean adierazita, 685 udalerrien gaineko diagnostiko dinamiko bat da. Datu estatistiko estandarrak, jaso eta era pedagogikoan argitaraturik.

EHri begira dinamikan baitan azterlan monografiko sakonak argitaratu dira:

Euskal Herriko geografia demografikoa: (ikusi nahi baduzu: esteka xxxx)

Ongizateko azpiegituren irisgarritasuna euskal udalerrietan: (ikusi nahi baduzu: esteka)