Tokiko garapena

Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa

Udalbiltza Partzuergoak 2001ean sortu eta 2013an eraberritutako erakunde autonomoa da.

2002ko otsailaren 15ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako estatutuen arabera ondokoa da bere xedea:

3. artikulua.Xedea.

1. Erakunde Autonomoaren xedea Euskal Herriko udalen, eragile sozialen eta herritarren arteko lankidetza suspertu, tokian tokiko garapena bultzatzeko -beti ere dauden lurralde-desorekak zuzentzeko norabidean-, eta herrialde eta eskualde ezberdinen arteko harremanak –era guztietakoak, komertzialak, finantzieroak, teknologikoak, turistikoak, kulturalak eta sozialak- sendotzeko.