Ikerbiltza

2017-08-29
Arkaitz Otazu: Gora Iruñea! Eraldaketa soziala jai eredu herrikoietik

Arkaitz Otazu: Gora Iruñea! Eraldaketa soziala jai eredu herrikoietik

Eraldaketa soziala

Lan honetan Iruñean jaien eremutik eraldaketa soziala nola bultzatu den aztertu da. Gora Iruñea! plataformaren jarduna aztertu da horretarako; eta nola plataformak berak antolatutako ekintzen bitartez lortu duen zenbait balore txertatzea, festa eremu bat sortzeko helburuz: herrikoia, parte-hartzailea, euskalduna eta parekidea. Hori guztia auzolana oinarrian hartuta. Lan honen bidez ikusarazi nahi izan da Gora Iruñea! plataformak egiten duen lana gizarte lan komunitarioaren baitan kokatzen dela; hori azaltzeko, Sanferminetako JaiGunearen esperientzia erabili da.

2017-08-28
Maider Galardi: Ernai gazte antolakundearen Urrats Feminista

Maider Galardi: Ernai gazte antolakundearen Urrats Feminista

Generoa

Ikerketa honen bitartez, Ernai gazte antolakundeak azken lau urtetan aurrera eramandako Urrats Feminista ezagutu eta prozesuaren ondorioz izandako aldaketak aztertu nahi dira. Horretarako, maila diskurtsiboa, militantzia eredua eta antolakundearen eraldaketa izango ditugu ardatz. Begirada feminista batetik eta metodologia parte hartzailea eta kualitatiboa erabiliz, herri mugimendu batean egon daitezkeen gizon emakumeen arteko parte hartze politikoaren ezberdintasuna agerian utzi eta erakunde misto batek horiek ekiditeko abian jarritako mekanismoen berri emango dugu.

2017-08-28
Amaia Araiz: Sakanako potentzial hidroelektrikoaren azterketa

Amaia Araiz: Sakanako potentzial hidroelektrikoaren azterketa

Energia

Lan honek Sakanako baldintza meteorologikoak eta ezaugarriak aztertzen ditu. Helburu nagusia eskualde horretako potentzial hidraulikoa zehaztea da, funtzionatzen ari diren eta ari ez diren inguruko ibaien saltoak eta presak aztertuz. Era horretan, energia hidraulikoa aprobetxatzeko sistemak garatzeko aukerak mahai gainean jartzen dira, aukerak izanez gero lehenagotik dauden instalazio hidraulikoak birgaituz.

2017-08-28
Sociólogos Descalzos taldea: Decathlon eta Nafarroako gazteen lan-egoera

Sociólogos Descalzos taldea: Decathlon eta Nafarroako gazteen lan-egoera

Ekonomia

Lan honek enplegua eta gazteria ikerketa-objektu ditu, Decathlon Pamplona enpresaren kasua oinarritzat hartuta. Malgutasuna eta behin-behinekotasuna nagusi diren garai batean, Decathlon testuinguru honetara egokitutako enpresa eredu baten adierazle garbi bat da, lan baldintza prekarioak lan harremanetarako modu berri eta propioekin uztartzen dituelako. Decathloneko langileen gehiengoa gazteak izanik, ikerketa honen helburua gazteek prekaritatea bere zentzu zabalean nola bizi duten aztertzea da, metodologia kualitatiboaren bitartez.

2017-08-28
Onintza Villaescusa: Energia hidraulikoa Atxondoko bailaran

Onintza Villaescusa: Energia hidraulikoa Atxondoko bailaran

Energia

Udalbiltza eta Atxondoko Udalaren eskutik sorturiko proiektu honetan, energia berriztagarriak aurrera eraman nahi izan dira. Atxondoko Arrazola errekak duen potentzial hidraulikoa aztertu da, bertako ur-jauzi ezberdinak aztertuz eta antzinatik eraikita dauden kanal eta presez baliatuz. Amaitzeko, analisi ekonomikoa egin da proiektua bideragarria den ala ez ikusteko.
Azterketa honetaz aparte, energiaren egoera komentatu da era orokorrean, baita energia berriztagarrien oraingo eta etorkizuneko egoera. Jakin badakigu, erregai fosilak epe ertainean agortuko direla eta honek energia garbien garapenaren beharra ekarriko duela.

2017-07-17
Ibai Isusi: Udal politika sozialetarako gida

Ibai Isusi: Udal politika sozialetarako gida

Ekonomia

Ekonomia Soziala eta Solidarioa oinarri hartuta, gida honetan udalei zuzenduriko politika publikoak eta praktika onak bildu dira. Gainera, Euskal Herriko udal esperientziak identifikatu eta mapa gainean kokatu dira, aberasgarriak diren heinean ikusgarri egiteko. Azkenik, Ekonomia Sozial eta Solidarioaren eta administrazio publikoaren arteko aliantza estrategikoa azpimarratu da. Erakunde publikoen papera berebizikoa da ESSko esperientziak bultzatzen, sortzen, babesten eta azalerazten. Tokiko administrazioak ESSko eragile zuzenak ez diren arren, beste gizarte eta garapen eredu baterako bidelagun garrantzitsuak izan daitezke.

2017-07-03
Ainara Barron:  Erronkari ibarra: Mendi-gune despopulatuetan emakumeen bizi-aukerak eta hertsadurak

Ainara Barron: Erronkari ibarra: Mendi-gune despopulatuetan emakumeen bizi-aukerak eta hertsadurak

Generoa

Despopulazioa eta maskulinizazioa landa-eremuen (eta mendi-guneen) fenomeno endemikoak dira. Nekazal-guneek emakumeentzat suposatu izan duten hertsaduren aurrean alde egitea aukera nagusia izan da. Erronkari Ibarreko errealitate zehatzera hurbilduz, lan etnografiko honek landa emakumeen errotze prozesuak ikertzen ditu. Batetik, emakume hauen baldintza subjetiboak eta materialak aztertzen dira; Ibarrean Bizi proiektua martxan jartzeko motibazioak, irudikapenak, bizi-aukerak eta hertsadurak, alegia. Bestetik genero harremanetan, eremu indibidualean zein politiko eta sozialean, eman diren aldaketak jasotzen dira. Era berean, emakumeak ingurunearen garapenean duten papera azaltzen da.

2017-07-03
Eider Mendiburu: District Heating Munitibar herriko lau eraikinen berokuntza eta UBS beharrak asetzeko

Eider Mendiburu: District Heating Munitibar herriko lau eraikinen berokuntza eta UBS beharrak asetzeko

Energia

Munitibar- Arbatzegi-Gerrikaitz herriko lau eraikinen UBS eta berokuntzaren behar energetikoak asetzeko district heating sistemaren diseinua, biomasa eta eguzki indar termikoa erabiliz. Udaletxea, eskola, frontoia eta herriko taberna, aterpetxea eta lau etxebizitzaz osatutako eraikina dira. Proiektu honetan energia beharren kalkulua, sistemaren diseinua, analisi ekonomikoa eta aukera ezberdinak aztertu dira.

2017-07-03
Garazi Sarrionandia: Otxandio: Eskolako Bidea

Garazi Sarrionandia: Otxandio: Eskolako Bidea

Arkitektura

Otxandioko Udalean egindako praktikaldian landutako gaien artean Alde Zaharraren azterketa soziourbanistikoa eta eskolako bidearen itxieraren azterketa eta proposamenak daude, besteak beste. Hemen azaltzen dena eskolako bidearen inguruko proiektua da . Eskolako patioa autoen sarrerari ixteko umeen egurrezko jolasen kokapena zehazteaz gain, eskolako bidean autoen sarrera murriztu edo deuseztatzeko azterketa eta proposamenak garatu ziren. Aukera ezberdinak eskaintzen dira, errepide mozketa gunea, bidearen erabilpen mota eta ordutegien arabera. Aukera ezberdinen analisia egin ondoren, proposamenak marraztu eta irudikatzen dira.

2017-06-27
Xotil Natke: Zaldibia: Bilore fabrika hausnartuz. Habitat Utopia

Xotil Natke: Zaldibia: Bilore fabrika hausnartuz. Habitat Utopia

Arkitektura

Lanketa honen ardatz nagusia, espazio burujabetza da. Gaur egungo arkitektura, sistema zehatz baten menpe jorratzen da eta honek, arkitekturan islada zuzena izateaz gain eta mugatzeaz gain, gizartean ere oihartzun indartsua du. Henri Lefebvre, David Harvey, Michel Foucault etab. testuetan murgilduz arkitekturak gizartean duen garrantzia, eta kontran, gizarteak arkitekturan duen garrantzia ezagutaraztea da proiektu honen helburu nagusienetarako bat. Gizartea eta gizarteak batzen dituen erronka guztiei aurre egin ahal izateko, ezinbestekoa da espazioaren inguruko hausnarketa egitea. 

2017-06-26
Naiara Alava eta Ane Rezola: Hernaniko eraikinen EIT azterketa

Naiara Alava eta Ane Rezola: Hernaniko eraikinen EIT azterketa

Arkitektura

Azterketa honen helburua Hernaniko udaleko hiri lurzoruaren barne dauden eraikinen egoeraren ikuskapena egitea izan da, EITaren irizpideak oinarritzat hartuz. Eusko Jaurlaritzak 50 urte baino gehiagoko eraikinei EIT azterketa pasarazi nahi die. Horretarako lehen pausoa etxebizitza horiek identifikatzea izango litzateke.

2017-06-26
Amaia Lasaga: District Heating Aramaion inguruko baliabide biomasikoak erabiliz

Amaia Lasaga: District Heating Aramaion inguruko baliabide biomasikoak erabiliz

Energia

Proiektu honen helburua Aramaioko udaletxeak martxan jarri nahi duen biomasaz eginiko District Heating sistemari bultzada bat ematea da. Egin nahi den proiektu honen bidez berokuntzaz eta ur bero sanitarioz hornitu nahi dira udalerriko eraikin guztiak, bertako basoak eskaintzen dituen baliabide energetikoak (hau da, ezpala) erabiliz.

2017-06-26
Amaiur Perez eta Nora Vicente: Elkarrekin Zuberoan proiektuaren gaineko dokumentala

Amaiur Perez eta Nora Vicente: Elkarrekin Zuberoan proiektuaren gaineko dokumentala

Ikus-entzunezkoak

Elkarrekin Zuberoan, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako haurrak batzen dituen lehenengo udalekua da. Egun Euskal Herria hiru errealitate administratibotan eta bi estatu desberdinen artean banatuta dago. Lurraldeen arteko kohesioa lortzeko, harreman fisikoak eta emozionalak beharrezkoak dira. Horretarako herraminta euskara izango da.

2017-06-26
Ioritz Iparragirre: Teknika geomatiko bidezko Arabako nekazal eremu baten azterketa

Ioritz Iparragirre: Teknika geomatiko bidezko Arabako nekazal eremu baten azterketa

Hidrologia

Proiektu honekin nekazaritza eremuak kudeatzeko diseinu berri bat proposatzen da, gaur egungo agroindustriak eskaintzen dituen pestizida, herbizida eta bestelako kanpo intsumoetatik libre, lurraren emankortasunean eta honen biziraupenean lagunduko duen diseinu jasangarri bat, alegia. Izan ere, nekazaritza kobentzionalak urtetan bultzatu duen lurra kudeatzeko moduak kalte ekologiko ugari ekarri ditu: baliabide naturalen agortzea, bioaniztasunaren murriztea, lur emankorretan lehorteak, lur-higadura etengabeak… Horren aurrean hamaika dira sortzen eta lantzen ari diren nekazaritza egiteko moduak. Kasu honetan, konkretuki, Permakultura mugimenduak proposatzen duen Keyiline Diseinu Hidrologikoa lantzen da, horretarako Teknika Geomatiko eta Topografiko ezberdinak konbinatzen direlarik diseinu ahalik eta optimoena (kostua, denbora, zehaztasuna) bilatzeko.

2017-06-21
Irati Elortondo, Loinaz Elorza eta Hodei Perez: Ikerbiltzaren zabalpenerako estrategia komunikatiboa

Irati Elortondo, Loinaz Elorza eta Hodei Perez: Ikerbiltzaren zabalpenerako estrategia komunikatiboa

Ikus-entzunezkoak

Unibertsitate-ikerketak Euskal Herriaren mesedetan jartzeko helburuz Udalbiltzaren baitako Ikerbiltza programarentzat komunikazio estrategia bat martxan jarri da lan honetan. Bertan, hiru ikus-entzunezko lan sortu dira programaren zabalpenerako. Horrez gain, sare sozialen kudeaketaren nondik norakoak, ikerlari ezberdinen informazioa eta proiektu hau martxan jartzeko erabili daitezkeen komunikazio estrategiak adibide moduan jarri dira. Horretarako, aurrekari bezala tesi akademikoak argitaratzen dituzten webgune ezberdinak aztertu ditugu, baita egunkari eta aldizkari ezberdinen webguneak ere. Komunikazio plan hau aurrera eraman ahal izateko, sare sozial ezberdinak erabili dira.

2017-06-20
Elorri Arin Elizagoien: Nazio Askapen Mugimenduko emakume militanteen bizipenak eta estrategiak

Elorri Arin Elizagoien: Nazio Askapen Mugimenduko emakume militanteen bizipenak eta estrategiak

Generoa

Ikerketa honetako norabidea nazio askapen mugimenduko emakumeen bizipenak eta estrategiak ikertzea da. Horretarako ezker abertzalearen testuingurua oinarritzat hartua izan da. Parte-hartze politikoan sexu-genero asimetriak nun eta nola ematen diren aztertzen dira. Emakumeen ahoetatik bizitakoaren analisia egiten da, erakundetan emandako esperientzia aztertuz. Ipar eta Hego Euskal Herriko pertsonen hitzak kontutan hartuak izan dira.

2017-06-20
Aitor Ossa: Urola Erdiko potentzial energetikoaren azterketa

Aitor Ossa: Urola Erdiko potentzial energetikoaren azterketa

Energia

Urola Erdiko potentzial energetikoaren azterketa. Gipuzkoako Urola Erdia eskualdea osatzen duten herrietako energia-iturri berriztagarriak aztertzea izan da lanaren helburua, haiek zehaztu eta kuantifikatzea. Energia-iturri mota ezberdinak lantzen eta agertzen badira ere, eguzki-energia fotovoltaikoan eta energia eolikoan sakontzen da lana, eta bi ildo nagusi ditu. Lehenengoan, eskualdeko potentzial fotovoltaikoa aztertzen da industrialdeetako teilatuak bakarrik hartuz kontuan. Bigarrenean, berriz, zonalde bereko potentzial eolikoa aztertzen da, eta inguru horretako haize-leku onenak zein diren definitu.

2017-06-20
Mikel Imaz: Moneta sozial osagarriak. Testuingurua, tipologia eta Euskal Herriko kasuak

Mikel Imaz: Moneta sozial osagarriak. Testuingurua, tipologia eta Euskal Herriko kasuak

Ekonomia

Lan honetan, ekonomian aritzeko ohiko logika eta dinamika kapitalistetatik haratago, gizarteko komunitate ezberdinek eraiki eta martxan jarri dituzten bestelako moneta sistema osagarriak aztertzen saiatu naiz. Ikerketa honetan gaur egungo ohiko moneta sistema aztertzearekin ekin diot lanari eta marko teorikoa osatzeari, honek dauden gabeziak bistaratu eta baita moneta sozial osagarrien
helburuak identifikatu eta ulertzeko bide ematen baitigu. Landa lanari edo aplikazio praktikoari dagokionez berriz, Euskal Herrian momentu honetan martxan aurki ditzakegun sei esperientzia aztertzeari ekin diot.