Ikerbiltza

Zer da Ikerbiltza?

Gure herriaren kohesio eta eraikuntzarako ezinbesteko bitartekoa da jakintza. Jakintza modu egokian erabiliz gero, burujabetzaren bidean pausu garrantzitsuak ematen lagunduko digu.

Euskal Herrian jakintza maila aberatsa dugu: hausnarketak, eztabaidak, azterketak, ikerketak,… Euskal herritarrok egunez egun ekinean eta lanean dihardugu.

Horregatik, Ikerbiltzatik, jada egiten ari garen bide horretan sakontzen lagundu nahi dugu, egon daitezkeen beharrak identifikatuz eta esku artean ditugun bitartekoak konpartituz.

Egunez egun, herrialdez herrialde eta eremuz eremu. Herritar eta agente ororekin harremanak elikatzen eta elkarlana sustatzen ari gara. Gaurdanik Euskal Herria artikulatuz eta egituratuz.

AKTUALITATEA