Albisteak

Udalbiltzaren Kontseilu Nagusia

Udalbiltza Partzuergoaren Kontseilu Nagusia burutuko da Oiartzunen (Gipuzkoa) ostiralean, hilak 15.

Hitzordua ostiralean izango da, hilaren 15ean, arratsaldeko 17:00etan, Oiartzungo Udaletxean. Biltzarra hiru zatitan banatuko dugu, gai administratiboez gain, elkar lanerako eta ikasteko abagunea eskaintzeko helburuarekin.

Lehenik eta behin, gai administratiboak jorratuko dira, horien artean lehendakariaren ebazpenak eta 2017ko kitapena.

Bigarrenik, Esperientzien Bankuaren proiektua eta Euskal Herriko Mapa Turistikoaren lanketari ekingo zaio, Euskal Herriko herri ezberdinetako esperientzien bilketaren gauzapena nola egin hausnartzeko. Mapa Turistikoari dagokionez, herrien eta eskualdeen parte hartzea sustatzeko eta mapa osatuko duten edukiak biltzeko estrategiez eztabaidatuko da.

Ondoren, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoko errealitate politiko eta instituzional berrian sakontzeko parada izango da, Daniel Oltzomendi Euskal Hirigune Elkargoko sailburuaren eskutik; eta ostean, Zuberoako AZIA Elkarteko kideek "Lan eta bizi Xiberoan” hitzaldia aurkeztuko dute.

Bukatzeko, aurten Udalbiltza Partzuergoaren parte izatea erabaki duten udalerri berrien sarrera bozkatuko da, eta bozketaren ondoren, ongi etorria emango zaie.

Albisteak