Albisteak

Udalbiltzak Donibane Garaziko eta Iruñeko Aberri Egunean parte hartuko du

Udalbiltzako ordezkaritza batek EH Baik eta Aitzinak elkarlanean deitu duten Aberri Egunean parte hartuko du. Nafarroa Beherean izango da, Donibane Garazin.

Independentista sareak Iruñerako egindako deialdiaren «logika» berean kokatu dute deialdi hau. «Frantziako eta Espainiako estatuek deuseztatu nahi izan duten euskal lurraldeen arteko lotura sozial, politiko, instituzional eta kulturalak berreraikitzea dugu helburu», adierazi dute antolatzaileek.

Bestetik, beste ordezkaritza bat Independentsita Sareak Iruñean egindako deialdira joango da. Leloa da Menpekotasunetik Askatasunera Burujabe hobe.

Iaz bezala, aurten ere AMIko ordezkaritza etorriko da Euskal Herrira Aberri Eguna gurekin batera partekatzera. Udalbiltzak dei egiten die herritarrei eta hautetsi guztiei Euskal Herrian zehar Aberri Eguna ospatuko den ekitaldietan parte har dezaten.

Albisteak