Albisteak

'Hurbiltzen' programaren erronkei heltzeko batzorde teknikoa osatu da

Gogoeta prozesua egin ondoren, Hurbiltzen programa egokitzeko beharra ikusten da, lan ildo berriei hobeki egokitzeko gisan.

Orain arte, Hurbiltzen programaren definizioa nahiko lausoa izan da; horregatik, lan asko egin da, batzuetan oso emaitza gutxi lortzeko, besteak beste Zuberoa eta Oarsoaldearen arteko lankidetzaren kasuan. Esperientzia horretatik bi ondorio atera dira:

  • Senidetze eta harremanen inguruko irizpideak finkatzeko beharra. Senidetze berri bat abian jarri nahi duten herrien kasuan, Udalbiltzak bere laguntza ekar dezake, nazio kohesioa bermatuko luketen irizpide argiak definituz.

  • Hurbiltzen programaren funtzioen argitzeko beharra. Bereziki definitu beharko da ea Udalbiltzak zuzenean senidetzeen antolaketan parte hartu behar duen ala soilik aholkularitza funtzio bete, oro har senidetzeak sortu eta sendotzeko.

Erronka horiei aurre egiteko, Batzorde tekniko bat osatu da, hautetsi eta eragileekin batera. Pasa den martxoaren 9an bildu da lehen aldiko Oiartzunen. Xebax Christy Hazparneko zinegotzia eta Batzorde Eragileko kide berria da Hurbiltzen programaren arduradun politikoa.

Iparra Hegoa

Urtero bezala, ekitaldi instituzionala igande goizean iragan zen Segurako udaletxean. Udalbiltzaren aldetik, hor zeuden Nekane Garaigordobil, Legutioko alkatea, eta Jon Arriola Berritxuko alkatea, Batzorde Eragileko ordezkari gisa. Betti Bidart Baigorriko zinegotziak hitza hartu zuen Segurako alkatearen ondotik, Ipar eta Hego euskal herriko sareen garrantzia handia azpimarratuz. Izan ere, azaldu duenez, hainbat urtez Iparra Hegoa bezalako ekimenetan parte hartu izan ondoren, “xinaurri lan” horien fruituak ikusten hasten gara. Bereziki azpimarratu du instituzio bakar baten osaera. Gure herriak bizi izandako “momentu ilun” askoren ondotik, azkenean emaitzak ikusten ditu.

Albisteak