Albisteak

Iparra Hegoa ekimenaren XXIII. ekitaldia martxoaren 12tik 18ra Seguran

Seguran Iparra Hegoa ekimenaren XXIII. edizioa ospatuko da martxoaren 12tik martxoaren 18ra bitartean, Gazteak Euskal Herrian gai hartuta.

Herritik sortutako ekimena da Iparra Hegoa; Euskal kultura, hizkuntza, identitatea... oinarri hartuta muga guztien gainetik bizitzeko egunak izaten dira. Urtean zehar Euskal Herriaren alde lanean aritzeko energia eta ilusioz betetzeko egunak igarotzen dira Seguran. Egun horietan, herria, Euskal Herri txiki bat bihurtzen da.

Orain hiru urte abiatutako bideari jarraituz, aurten ere, ekitaldi instituzional bat antolatu dute Segurako Udalak, Iparra Hegoak eta Udalbiltzak elkarlanean. Bertan, Iparra Hegoako kideen eta instituzio ezberdinen hitzak entzuteko aukera izango da. Ondoren adierazpena sinatuko dute eta aurreko urtean sinatu zutenei gehituko zaizkie. Elkarretaratzea Segurako Udaletxean izango da 11:30ean. Ondoren gereziondoan XXIII. edizioaren amaiera ekitaldia egingo da. 

Ondoren, bazkari herrikoia egingo da lehiaketa moduan eta Udalbiltzak, hautetsien elkar ezagutza eta saretzea bultzatzeko, hautetsi guztiak gonbidatzen ditu bertan bazkaltzera.

Iparra Hegoa ekimenak esperientzia handia dauka herrien arteko saretzari begira; esperientzia hori hurbiletik ezagutzeko aukera ederra duzu!

Atxikita doa, informazio gehiagorako,  2018ko Iparra Hegoako egitaraua.
 

Albisteak