Albisteak

“Udalbiltza herri txikien arteko sinergiak erraz litzakeen egitura izana daiteke”

2017an Artea, MeƱaka, Errigoiti, Larrabetzu, Ziortza-Bolibar, Mendaro eta Zeraingo udalak sartu ziren Udalbiltzaren Partzuergoan. Horrela, gaur egun 73 udal dira paretzuergokide. Errigoitiko alkate Aintzane Arrien Orbek galdetegi honi erantzun dio.

1.Zergatik sartu da Errigoiti Udalbiltza partzuergoan?

Euskal Herria bere osotasunean batzeko jaio zen egitura denez gero, eta gure ekarpena egin gure dugulako.

2- Zein izan daiteke herri txikien ekarpena Udalbiltzan?

Sarritan herri handiek ezartzen dute dinamika elkarteetan. Euskal Herrian gure  tamainako hainbat herri daude, eta Udalbiltza gure arteko sinergiak erraz litzakeen egitura izan daiteke.

3- Nola ikusten duzu Euskal Herrian lurralde kohesio baten ikuspegitik?

Globalizazioa dela eta, mundua txikitu egin da. Edozein lekutik informazioa daukagu, eta bizitzeko, pentsatzeko, jateko, janzteko erak... berdintzen ari dira. Lan handia daukagu gure nortasuna mantentzeko eta mantentzearen garrantziaz herritarrok jabetzeko

4.Zein argudio emango zenioke Udalbiltzan ez dagoen herri bati Udalbiltzan sar dadin.

Denok garela beharrezkoak. Elkarren artean saretuta egoteak indartsuago  egingo gaitu. Udal gobernuko kideak, sarritan, herriko eguneroko jardunak jan egiten gaitu, eta geldialditxo  bat egin behar izaten da gure herriko eremutik kanpo zer dagoen jorratzeko. Udalbiltza Euskal herriaren eraikuntzan giltza dela ere azalduko nieke.

5. Udal talde osoa emakumezkoak zarete Errigoitin. Zer moduz ari zarete herrigintzan?

Herrian lan handia egon arren ,hiru urte hauetan programa aurrera ateratzen ari gara.

Ez da sakondu dugun hausnarketa, baina gure eginbidean emakumeak izateak  eragina duela uste dugu. Herria saretzean, diskurtsoan, harremanetan, lehenetsi ahal izan ditugun proiektuetan. Aurreko urteetako egiteko era aldatzen ahalegindu gara, talde lanari garrantzia emanez  

 

Albisteak