Albisteak

Udalbiltzak 2018an zehar landuko dituen proiektu nagusiak

Udalbiltzan Bagabiltza prozesuaren ondotik bertan jasotako gogoeta, ideia eta iradokizunekin Udalbiltzak hainbat proiektu lantzeari ekingo dio 2018an zehar. Nagusienak honako hauek dira:

Esperientzia Bankua

Udalbiltzak garatu dituen eta eskuragarri diren eragileen eta erakundeen beste esperientziak bildu eta elkar trukatu nahi ditu Euskal Herrian egindako lana ezagutzeko eta saretzeko. Asko dira Udalbiltzak eta beste elkarte eta erakundeek egindako esperientziak, proiektu honen bidez horiek bildu eta zabaldu nahi ditugu. Esperientzien bankua tresna oso interesgarria izan daiteke, besteak beste, esperientzia ezberdinak biltzeko, Udalbiltzaren egitasmoak herriratzeko, eskualdeen arteko ezagutza eta harremanak sustatzeko, hautetsiak formatzeko eta udalek beraien erronkak eta lanak egiteko informazio eta harreman interesgarriak lortzeko.

“Euskaldunen Historia” memoriala

Proiektu honen helburua da euskaldunen iragana kontatuz, etorkizunera begira jartzea. Horretarako euskal populuaren historiaren erakusleiho bat eskaini nahi du Udalbiltzak memorial bat eraikiz Senpereko herrian. Euskaldunen historia azaltzeko lau panel izango dira, zeinen bidez 22 bideo ikusgai izango diren, QR kode baten bitartez. Honi guztiari testu eta audioek lagunduko diote. Zizelkadura bat izango da lau panelen erdian.

Euskal Herriko mapa turistikoa

Proiektu honekin Euskal Herri osoa aintzat hartuko duen euskarri turistikoa sortu nahi da. Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoa mapa turistiko baten proiektua garatzen ari da. Mapan agertuko dira elkargoko eremu geografikoa auzoko herrialde batzuekin batera. Udalbiltzaren asmoa da proiektu honetan parte hartzea Elkargoarekin lankidetzan, betiere, osagarritasunaren irizpidearekin. Hortaz, Udalbiltzak asmoa du paper formatuko mapa osatzeaz gain, aplikazio digital bat ere sortzea, turismo bulegoen eta eragileen esku jartzeko.

EHNA

Euskal Herriko nazioatsun aitorpena berreskuratzeko proiektua izango da EHNArena 2018an martxan jarriko dena.

 

Albisteak