Albisteak

Proiektuak zehazteko lan bilerak aurrera doaz erakunde publikoekin

Bilera hauetan guztietan proiektu zehatzen gainean hitz egingo da, elkarlana nola lotu eta proiektuen finantzabideak nolakoa izango den.

Harremanak normalizatze aldera eta elkarlana bultzatzeko iaz bilera sorta zabala abiatu zuen Udalbiltzak Euskal Herriko erakunde publiko nagusiekin.  Hala, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako gobernuko eta Euskal Herriko Hiri Elkargoko buruekin batzartu zen. Baita hiru diputazioko ahaldun nagusiekin eta Donostiako zein Iruñeko alkateekin. Gasteizko udal gobernuko arduradunekin hainbat bilera ere egin da.

Aurten, aldiz, egindako bileren ondorioz lan bilera zehatzagoak egiten ari da Udalbiltza. Dagoeneko bildu da Arabako Foru Aldundiarekin eta otsailean Nafarroako Lurralde Antolamendu departamentuarekin batzartuko da. Otsailean ere hitzordua du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Hiri Elkargoarekin hitzorduak lotzear ditu.

Bilera hauetan guztietan proiektu zehatzen gainean hitz egingo da, elkarlana nola lotu eta proiektuen finantzabideak nolakoa izango den.

Bestetik, gizarte eragileekin ere ari da harremanetan eta urtarrila eta otsaila bitartean, Euskal Monetarekin, Etxauzia proiektuaren eragileekin, ENA elkartearekin, Sortzen Ikasbatuazekin, EHErekin eta Zazpiak Batekin bildu da edota bilduko da. 

Albisteak