Albisteak

Udalbiltzaren Adierazpen Instituzionala Kataluniako independentzia adierazpena dela eta

Carles Puidgdemont presidentak Kataluniako independentziaren adierazpena egin eta gero, erabaki historiko horrek Kataluniarentzat duen garrantziagatik eta baita Euskal Herriarentzat ere duen esanahiagatik, Udalbiltzak honakoa adierazten du:

1.- Udalbiltzak aitortza erakutsi nahi dio Kataluniako errepublikari.

2.- Udalbiltzak exijitzen du Kataluniako herritarren borondatea errespetatzea, zeina behin eta berriro hautesontzietan,  modu demokratikoan, adierazi den.     

3.- Udalbiltzak zorionak ematen dizkie Kataluniako herritarrei, gizarte eragileei, erakundeei, alderdi politikoei eta errealitate hori posible egiten duen orori.

4.- Udalbiltzak zorionak ematen dizkie bereziki, azken urteotan lan eta lan aritu diren udal hautetsi guztiei, erakutsi duten kemen eta konpromisoagatik. Eredu dira guretzat.

5.- Udalbiltzak aldarrikatu nahi du Estaturik gabeko nazio guztiek euren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea.

6.- Udalbiltzak onartzen du Adierazpen hau Kataluniako Generalitat-era, Kataluniako Parlament-era eta Kataluniako Independentziaren aldeko Udalerrien Erakundera (AMI) igortzea.

 

Albisteak