Albisteak

Pirinioetako etorkizuneko urratsen gaineko gogoetarekin amaitu dira Udalbiltzak antolatutako jardunaldiak

Lurraldearekiko dagoen konpromisoari politika publikoak gehitu beharko zaizkiola nabarmendu da.

Udalbiltzak sustatutako Pirinioetan Lan eta Bizi programan parte hartu duten ekintzaileen testingantzak izan dira mintzagai “Pirinioetan posible delako” jardunaldien lehen egunean. Hauen lehen helburua izan da programa horretan lagundu diren 43 proiektuen berri izatea, gaur egun zertan diren eta aurrerantzean zein etorkizun duten. Ekintzaile hauen testingantzak jaso dira eta, oro har, Euskal Pirinioetako eremuan proiektuak sustatzeko zailtasunak handiak izan arren, lurraldearekiko atxikimendua handiagoa dela nabarmendu dute. Eta atxikimendu horri, dagoen konpromiso horri, politika publikoek eta instituzionalek lagundu behar diotela, bestela luzaroan lurralde kohesioari begira, tokiko garapen sozioekonomikoaren begira porrota egongo da.

Auritzberriko, Aldudeko, Iratiko eta Oarsoaldeko eta bestelako proiektuak izan dira euren jardueraren berri eman dutenak, eta elkarren arteko saretzeari garrantzi berezia eman diote. 43 proiektu hauek Udalbiltzak sustatutako Pirinioetan Lan eta Bizi programaren baitan daude eta 200.000 euroko dirulaguntzak banatu ditu hauen artean.

Kontuan hartzeko da euskal Pirinioa Euskal Herriko lurraldearen %22 da, baina populazioaren %2,7.

Gaur, berriz, bigarren saioa egin da. Parte hartzaileek taldeetan aztertu dute egoera. Nabarmendu denez, lurralde eremu honetan eragileen aldetik proaktibitatea badago, konpromisoa, produktibitatea, baina politika publikoek ez dute sustatzen jarduera hori, erakunde publikoen esku hartzea eskasaz mintzatu dira.

Egoera horren aurreran lurralde eremu honen aitortza, bisibilitatea eta plangintza beharra galdegin dira, lurralde oreka, lurralde kohesioa herri honen biziraupenerako ezagurria izan behar duelako.

Enkarterriek, Arabako lautadak edo euskal Pirinioak… periferiatzat jo dira eta zentroarekiko desoreka oso kaltegarritzat jo da. Lurralde kohesioa eta maila guztietako kohesioa landu beharrezko ardatzatzat jo da.  

Pirinioetan posible delako jardunaldiak amaitzeko mahainguru bat izan da. Parte hartzaileak izan dira:

Gustavo Goiena, Zaraitzuko Batzordeko lehendakaria

Maite Goihenetxe, Biharko lurraren elkartea (BLE)

Imanol esnaola, Gaindegiako zuzendaria

Haizea Isasa, Udalbilzako kidea

Jojo Goiheneix, Lekunberriko alkatea

Maria Cestau, Cedernako ordezkaria

Albisteak