Albisteak

Iraken eraginpean dauden kurduek independentziaren aldeko hautu garbia egin dute

Udalbiltzak zorionak helarazi nahi dizkie kurduei erreferenduma antolatzeagatik eta herritarren borondatea aintzat hartzeko gobernuak egin duen ahaleginagatik. 

Astelehenean Iraken eraginpean dauden kurduek erreferenduma egin zuten independentziaren aldeko hautua egin ala ez erabakitzeko. Oraindik emaitza ofizialik ez badago ere, gobernu autonomoak aurreratu du parte hartzea %78koa izan dela eta aldeko botoa gehiengo handiz gainditu dela.

Orain arteko gobernu autonomoak iragarri du “urtebetez edota bi urtez” negoziatuko dutela Bagdadekin independentzia nola gauzatu baina autonomiaren eredura ez direla itzuliko ziurtatu du.

Udalbiltzak zorionak helarazi nahi dizkie kurduei erreferenduma antolatzeagatik eta herritarren borondatea aintzat hartzeko gobernuak egin duen ahaleginagatik. 

Albisteak