Albisteak

‘Pirinioetan posible delako’ jardunaldiak, urriaren 5 eta 6ean

Euskal Herri mailan dauden desorekei eta hauek murrizteko beharrei aurre egin asmoz, 2002 urtean Udalbiltzak ‘Euskal Pirinioetan Lan eta Bizi’ programa martxan jarri zuen. Ordutik, guztira 203.000 euroko diru laguntza eman da 43 proiektu ezberdinetarako.

Orain, ordea, programa amaitutzat eman eta balorazioa egiteko aukera izango dute Udalbiltzako arduradunek eta programan laguntza jaso dutenek. Horretarako, hitzordua jarri dute urriaren 5 eta 6ean Iratiko etxoletan, Larrainen, Zuberoan.

Bi urteetan zehar aurrera eraman den programaren balorazioa egitearekin batera, horrelako ekimenek izan dezaketen potentzialitatea handia dela diote arduradunek. Hori dela eta, aurrera begirako urratsak zeintzuk izan daitezkeen planteatuko dituzte.

 

(EGITARAUA, ALBOKO FITXATEGIAN)

Albisteak