Albisteak

Udalbiltzak dei egiten die hautetsiei Kataluniako erreferendumean nazioarteko behatzaile izateko

Udalbiltza harremanetan da Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartearekin elkarlana koordinatzeko

Urriaren 1ean Katalunian egingo den erreferendumean nazioarteko behatzaile moduan parte hartzeko deia egin die Udalbiltzak Euskal Herriko hautetsi guztiei.

Kataluniak gaur egun bizi duen momentu politikoa garrantzitsua da oso bere etorkizuna marrazten ari delako. Ibilbide horretan euskal hautetsiek, eta Udalbiltzakook bereziki, ekarpen konkretua egiteko aukera izango dugu Udalbiltza Partzuergoak Kataluniako AMIrekin, Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkartearekin duen harremanaren bidez.

Ahalik eta herrialde gehienetatik jaso nahi dituzte behatzaileak prozesuak behar dituen bermeak beteko direla ziurtatzeko. Hori dela eta, oraindik elkarlana erabat nola gauzatuko den lotzeke dago baina prestutasuna duten hautetsiek Udalbiltzarekin harremanetan jarri behar dute (udalbiltza@udalbiltza.eus helbidean) hilaren 31 baino lehen elkarlana modu egokian gauza dadin.

Albisteak