Albisteak

Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesuaren ekarpenen fasea amaitzear da

Egungo egoera politikoak eskatzen dituen berregokitzapenak egiteko Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesua jarri zuen martxan Udalbiltza Partzuergoak. Agerikoa da 1999. urtean Udalbiltza sortu zeneko garai politikoa eta egungoa ez dela bera, ezta duela bospasei urtekoa eta gaurkoa ere. Hori dela eta, Udalbiltzaren Batzorde Eragileak etorkizuneko erronkak aztertzeko gogoeta prozesua abiatu zuen, hala nola, lan ildoak, lehentasunak, erakundeekiko elkarlana, finantzazioa…

Urte hasieran hautetsi eta hautetsi ohien arteko bilerak egin ziren eskualdez eskualde Hego Euskal Herrian zehar. Bilera sorta zabal hauek apirilean amaitu ziren ia 400 hautetsiren parte hartzearekin. Ipar Euskal Herrian, berriz, buruzko bilerak egin dira hautetsiekin..

Ostean, herritarren iritziak jasotzeari ekin dio Udalbiltzak, haren iritziz, herritarren ekarpenak ezinbestekotzat baitira Udalbiltza sendo eta trinko bat izateko. Honela,  on-line bidez, http://udalbiltza.eus/inkesta helbidean oraindik ere, herritarrek parte har dezakete galdetegi laburrari erantzuten.

Ekainaren 16ean, Udalbiltzako Kontseilu Nagusia

Ekarpenen fasearekin jarraituta, ekainaren 2an, Iruñean, Euskal Herriko eragileekin lan jarduna egin zen eta hauen guztien iritziak, ekarpenak eta proposamenak jaso ziren jardunaldi aberats eta anaitzean.

Azkenik, ekarpenen fasea amaitzeko ekainaren 16an, ostiralarekin Udalbiltzaren Kontseilu Nagusia bilduko da, Udabiltzako partzuergokide diren herrien batzarra, eta bertan eztabaidaguneak antolatuko dira ekarpenak jaso ahal izateko.

Material guztia jasota, behin behineko txostena egingo da udan zehar eta behin betiko txostena udazkenean egingo den Batzar Nagusiak onartuko du.

Albisteak