Albisteak

Txillardegi aldarrikatzen

Jose Luis Enparantza Txillardegi duela bost urte hil zela, haren ondarea eta figura aldarrikatzen duen Txillardegi Liburutegia taldearen asmoa da Gipuzkoako udalek kale izendegia dela edota beste modu batez politikari, idazle eta hizkuntzalaria gogoratzea. Fito Rodriguez da taldearen kidetako bat eta bere iritziz, «herri ikuspegitik, denon ondarea da Txillardegi . Eta euskal kulturaren eremutik aldarrikatu egin behar da hori».

Immateriala den ondare hori material bihurtu nahi dute Txillardegi Liburutegia kultur egitasmoko kideek. Donostiako liburutegi nagusiari Txillardegi Liburutegia izena jartzeko eskaera egin du elkarteak azken urteetan. Pentsalaria zendu zen urte berean egin zuten eskaera Donostiako Udalean estreinakoz. Baina ezezko botoa eman zuten PPk eta EAJk, eta gauza bera eskatuko dute bosgarren urteurrena baliatuz. Atxikimenduak biltzen aritu dira azken hilabeteetan, eta Donostiako udal liburutegian bertan elkarteak egingo zuen ekitaldian ere aldarrikapen hori izan zuten ardatz.

«Euskalgintzan ezagunak izan diren Karlos Santamaria eta Koldo Mitxelena, adibidez, hiriburuko paisaian txertatuta daude. Eta Txillardegiri oraindik ez zaio tokirik eman. Paisaia linguistikoan islatzen ez bada, ahaztu egiten du jendeak”.

Albisteak