Albisteak

Lurraldetasunaren Liburu Berdearen lehen urratsa aurkeztuko du Eusko Ikaskuntzak ekainaren 17an Irungo Ficoban

Eusko Ikaskuntzaren egitasmoak lurraldetasunaz hitz egiteko oinarriak finkatzea du helburu eta ekainaren 17rako Ficoban antolatu duen gizarte foroan Liburu berdearen lehen zirriborroa aurkeztuko du eta nahi duen eragile orok bertan parte hartzeko gomita egin du.

"Kontzeptualizazioa eta diagnosi partekatua: Liburu berdea" deituriko faseak lurraldetasunaz hitz egiterakoan oinarriak irudikatzen lagunduko duela dio Beatriz Akizu Eusko Ikaskuntzako kideak. Hots, gaia aipatzerakoan mahai gainean ezarri beharrekoa zer den nabarmentzeaz gain, lehentasuna zeri eman behar den islatuko du.

"Erakutsiko digu lurraldeen arteko harremanak nola ulertzen ditugun edo ulertzen hasteko zer den beharrezkoa duguna. Kohesio bat bilatze aldera, zer behar dugun lurraldeen arteko elkar ezagutza eta elkar lanketarako", erantsi du Eusko Ikaskuntza kideak.

http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/proiektuak/kohesioa-eta-elkarkidetza-euskal-herriko-lurraldearen-liburu-zuria/pr-6/

Albisteak