Albisteak

Euskal Herria Zuzenean (EHZ), bi aste barru

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 22. edizioa 2017ko ekainaren 30, uztailaren 1 eta 2an iraganen da, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan. Ehunka laguntzailek eramandako auzolanean oinarrituz eraikiko da proiektua aurten ere, eta "Sorgin zelaian, gurea asma" lemak ilustraturik, burujabetzaren inguruan hasitako hausnarketak sakontzen eta praktikara eramaten segituko dute antolatzaileek.

Azken urteetan hartutako bideari jarraikiz, aurten ere EHZ festibala formatu intimoan iraganen da. Musika, eztabaida, zirkoa, antzerkia, dantza eta bestaren arteko bidekurutzeak eraiki, eta publikoari eskaintza berriak deskubriaraztea izanen dira aurtengo erronkak.

Hemen aurkituko dituzu iaz eta aintzineko urteetako argazki batzu : https://www.flickr.com/photos/ehz-festibala/albums/

Albisteak