Albisteak

Udalbiltzaren ordezkaritza bat Nafarroaren Egunean izan da Baigorrin

Apirilaren 30ean Nafarroaren Eguna ospatu zen Baigorrin, eta bertan izan zen Udalbiltzaren ordezkaritza bat, Luis Intxauspe lehendakaria buru zuela. 

Goizeko zortzietan hasi eta egun osoz luzatu zen egitarauak jai giroz eta konpromesuz bete zituen Baigorriko kaleak. Zentzu horretan, Udalbiltzako lehendakariak nabarmendu du egun horrek, ospakizunez gain, eragile ezberdinen artean “harremanak sendotzeko” balio izan duela.

Albisteak