Albisteak

Udalbiltza Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin bildu da

Udalbiltzak eta Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiak bilera izan dute apirilaren 24ean Aldundiaren egoitzan, Bilbon.

Aldunditik Unai Rementeria eta Udalbiltzatik Luis Intxauspe lehendakaria, Jon Arriola Berriatuako alkatea eta Iratxe Lopez de Aberasturi Gasteizko udaleko zinegotzia izan dira bileran. Beste zenbait gairen artean, hautetsi eta hautetsi ohien artean sortu den 'Udalbiltzan Bagabiltza' hausnarketa prozesua zertan datzan azaldu diote Udalbiltzako ordezkariek Rementeriari. Horrez gain, elkarlanean aritzeko prestutasuna erakutsi diote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Albisteak