Albisteak

'Udalbiltzan Bagabiltza' prozesuak aurrera darrai bilera berriekin

Datorren astean hainbat bilera berri egingo dira eskualde ezberdinetan banaturik.

Udalbiltza barnean lantzen ari den 'Udalbiltzan Bagabiltza' gogoeta prozesua aurrera dihoa, eta datorren astean hainbat bilera berri egingo dira Euskal Herriko puntu ezberdinetan. Bilera horietan, eskualde guztietako hautetsi zein hautetsi ohiak ari dira parte hartzen, prozesuari ekarpen aberatsak eginez.

 

Apirilaren 3an: Sodupen, Kultur Etxean, 18:30ean

Apirilaren 3an: Oñatin, udaletxean, 18:30ean

Apirilaren 3an: Irunberrin, Larrainenea elkartean, 19:00etan

Apirilaren 3an, Zarautzen, Kiroldegian, 18:30ean

Apirilaren 4ean: Arbizun, udaletxean, 19:00etan

Apirilaren 4ean: Markinan, Uhagon elkartean, 18:30ean

Apirilaren 4ean: Itsasondon, udaletxean, 18:30ean

Apirilaren 5ean: Gasteizen, Ibaiondo Gizarte Etxean, 9:30ean

Apirilaren 5ean: Hernanin, udaletxean, 18:30ean

Apirilaren 5ean: Mendigorrian, udaletxean, 19:00etan

Apirilaren 5ean: Plentzian, Goñi portalean, 18:30ean

Apirilaren 6ean: Ajangizen, Kultur Etxean, 18:30ean

Apirilaren 10ean: Antsoainen, Kulturgunean, 19:00etan

Apirilaren 11an: Oiartzunen, udaletxean, 18:45ean

 


 

Albisteak