4

Albisteak

'Udalbiltzan Bagabiltza' prozesuak aurrera darrai bilera berriekin

Datorren astean hainbat bilera berri egingo dira eskualde ezberdinetan banaturik.

Udalbiltza barnean lantzen ari den 'Udalbiltzan Bagabiltza' gogoeta prozesua aurrera dihoa, eta datorren astean hainbat bilera berri egingo dira Euskal Herriko puntu ezberdinetan. Bilera horietan, eskualde guztietako hautetsi zein hautetsi ohiak ari dira parte hartzen, prozesuari ekarpen aberatsak eginez.


Martxoak 20    Plentzia/Mungia    Plentzian, Goñi Portalean 18:30ean       
Martxoak 20    Debabarrena eta Debagoeina    Oñatin, Udaletxean 18:30ean     
Martxoak 21    Pirinioak, Agoitzaldea, Zangozaldea    Irunberrin, Larrainenea elkartean, 19:00etan       
Martxoak 21    Tolosaldea    Ibarran, Udaletxean 18:30ean       
Martxoak 21    Lea Artibai    Markinan, Uhangon elkartean 18:30ean       
Martxoak 21    Urola Kosta, Urola Garaia, Donostia    Zarautzen, Kiroldegiko Hitzaldi aretoan, 18:30ean        
Martxoak 22    Iruñerria    Antsoainen, Kulturgunean,19:00etan       
Martxoak 23    Bilbo Handia    Bilbon, La Bolsan, 18:30ean       
Martxoak 23    Oarsoaldea, Bidasoaldea, Donostia    Oiartzunen, udaletxean,18:45ean       
    
 

Albisteak