Albisteak

Udalbiltzak Sahararen autodeterminatzeko bidean urratsak egin daitezen eskatzen du independentziaren aldarrikapenaren 41. urteurrenean

Udalbiltzak gogorarazi nahi du Saharak duen autodeterminatzeko eskubidea gaur ospatzen den Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 41. urteurrenean.

1976ko otsailaren 26an Espainiako soldaduek Sahara utzi eta biharamunean egin zen Sahararen independentziaren aldarrikapena eta geroztik bide guztiek huts egin dute sahararren herria aske izan dadin.

Udalbiltzak Sahararen autodeterminazio eskubidea gauzatzeko nazioarteko legalitatearen pean egin beharreko erreferendum aske eta demokratikoa eskatzen du urte gehiegi pasatu direlako eta sahararren sufrimendu gehiegizkoa onartezina delako. Horregatik Euskal Herriko erakundeei eskatzen die haien eskuetan dagoen guztia egin dezaten autodeterminatzako bide horretan laguntza eskain dezaten.

Bestetik, lurralde okupatuetan Maroko etengabe egiten ari den giza eskubideen urraketak salatu nahi ditu eta, bide batez, Nazio Batuen ebazpenak bete daitezela exijitzen du.

Azkenik, pasa den larunbatean elikagaiez eta botikaz hornitutako Euskal Herritik abiatutako karabana dela eta, Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek eskerrak eman nahi dizkie herritarrei zein udalei Saharako herriarekiko erakutsitako eskuzabaltasun eta elkartasunagatik.

Albisteak