Albisteak

Udalbiltzak indartzeko prozesuari ekin dio

“Udalbiltzan Bagabiltza” prozesuak egungo egoera politikoari egokitzeko antolamendua eta lan ildoak zehaztuko ditu udal hautetsi eta herritarrekin.

“Urte asko pasatu dira eta oso gertakari politiko garrantzitsuak jazo dira 1999az geroztik, hau da, Udalbiltza sortu zenez geroztik, eta egoerak eskatzen du Udalbiltza Partzuergoak egungo errealitatera egokitu behar duela, bai antolamenduaren aldetik eta baita lan ildoak zehazteko orduan”, adierazi du gaur Udalbiltza Partzuergoaren lehendakari Luis Intxauspeak.

Donostiako udaletxean egindako agerraldian, Udalbiltzako aurreko bi lehendakariekin, Loren Arkotxarekin eta Mertxe Aizpuruarekin batera agertu da Intxauspe. Hiru lehendakariek bat egin dute esatean urte hauetan guztietan bezalaxe, orain ere, inoiz baino gehiago Udalbiltzaren beharra ezinbestekoa dela, erakunde publiko eta nazionala behar delako Euskal Herria ia arlo guztietan kohesioan sakontzeko, eta garbi dagoelako Udalbiltzak egiten ez duena ez duela beste inork beteko. “Horregatik -gaineratu du Intxauspek- egoera politiko berrira egokitu behar dugu, Udalbiltzak zein lan ildo jorratu behar duen zehaztu behar du eta lan egiteko modua nolakoa izango duen”.

Horretarako “Udalbiltzan Bagabiltza” gogoeta prozesua zabalduko dute uda arte. Intxausperen arabera, Udalbiltza Partzuergoaren muina udalak dira, beraz “ariketa praktikoa egingo dugu eta Euskal herriko hautetsiei, oraingoei eta aurrekoei, eta herritarrei dei egingo diegu gurekin batera zeregin honetan murgil daitezen.

Bilerak herrialdez herrialde izango dira, eskualdez eskualde, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du. Prozesu hau martxoan hasiko da eta ekarpenak jasotzeko eztabaida faseak uda arte iraungo du. Ostean uztailean zehar ondorioen txostena osatuko da eta horren berri udazkenean emango da.

BERRIA:Udalbiltzak bere jarduna «egokitu» nahi du «errealitate politiko berrira»

Gogoeta prozesua hasiko du Udalbiltzak, egoera instituzional eta politikora "egokitzeko"

NAIZ:Udalbiltzak gogoeta prozesua abiatu du, garai berrietara egokitzeko

DIARIO VASCO: Udalbiltza inicia un proceso de «readecuación» al nuevo escenario político

EITB: Udalbiltzak gogoeta prozesua egingo du, aro berrira egokitzeko

Udalbiltza inicia un proceso para adecuarse a los nuevos tiempos

 

Albisteak