Albisteak

Gasteizko Udalarekin duen hitzarmenaren harira, Ikerbiltzak hainbat saio antolatu ditu

Atzo EHUko Donostiako Arkitektura Eskola eta Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietako Ikastegiaren arteko saioa izan zuen Ikerbiltza programak.  Bertako teknikari den Yon Barcena arkitektoak 5.mailako Hirigintzako ikasleekin bildu da esku artean dituzten erronkak azaltzeko.

Aurtengo ikasturtean ikasle hauek Gasteiz eta inguruko Arabar lautadan biosfera erreserbaren proposamena landu beharra dute. Asmoa da udaleko teknikarien eta ikasleen arteko harreman eta elkartrukea sustatzea ateratzen diren ideiak elikatu eta aberasteko.

Albisteak